top of page

Metodologia

Metodologia globalizatzailean edo holistikoan oinarrituko gara, hau baita gure eskolarekin bat datorren metodologia. Era honetan, gure ikasleek osotasunean ezagutzeko eta integralki garatzeko aukera izango dugu. Euren potentzialtasun emozionalak, artistikoak eta espiritualak sustatuz eta horiek garatuz. Horrela, lortuko ditugun ikasleak autonomoak eta kritikoak izatera helduko dira.

 

Ramosen(2003) esanetan, metodologia holistikoa, gizakiaren potentzialtasunaren osotasunean interesatuta dago, intelektual, emozional, sozial, fisiko, artistiko, sortzaile, intuitiboan eta espiritualean, alegia. Haurrak ez du ikasten adimenaren bidez soilik, bere gorputzaren , sentimenduen, interesen eta imaginazioaren bidez ere ikasiko du.

 

Era berean, haurrarengan segurtasuna, konfiantza eta ongizatea bermatu behar dugu, berez dituen gaitasunak azalarazteko aukera izateko eta esploratzeko grina izan dezan, ingurua ezagutzeko esperimentazioaren bidez. Hortarako, konfiantzan oinarritutako pedagogia aplikatuko dugu. Hori islatuta ikusten da gure eskolako gelen antolaketan,heterogeneitatean oinarritutako ikasgelak direlako. Horrek ahalbidetzen du berdinen arteko tutoretzan oinarritutako ikaskuntza-irakaskuntza

prozesua naturaltasunez ematea.

 

Aurrean aipatutakoa lortu ahal izateko, gure eskolak erabiliko dituen estrategia metodologiak anitzak izango dira haurrak bere nahietatik abiatuz aukera dezan. Horretarako, txokoak izango ditugu, bai gela barruan, bai kanpoaldean, haurrak naturarekin kontaktu zuzena izan dezaten nahi duenean. Modu honetan, naturak eskaintzen digun baliabide paregabeak erabili ahal izateko aukera izango dute ere.

Haurrak era libre eta autonomo batean nora joateko eta mugitzeko, baita norekin erlazionatzeko aukera izan dezaten.

 

Hala ere, jarduera erdi gidatuak ere egingo ditugu. Hala nola, tailerrak eta lan proiektuak. Haurren interesetatik abiatuta hezitzaileen nolabaiteko laguntza eta zuzenketa eskainiz.

 

Errutinei dagokionez, sarrerako asanblada egunero egingo dugu, eta egunari itxiera emateko berriro ere elkartuko gara.

 

Egunari itxiera emateko asanbladan, egunean zehar nola sentitu diren azalduko dute haurrek. Gainera, abesteko aukera ere izango dute.

bottom of page