top of page

Metodologia

Metodologiaren atal honetan, aniztasunaren trataera, ikaskuntza esanguratsua, eskola - giroa: ongizate, afektu, eta estimulu - eremuen, denboraren eta baliabide materialen antolaketa eta Haur Hezkuntzako ikastetxea: bizikiderarako tokia  puntuak argituko dira. Puntu hauek azaltzeko argibideak Haur Hezkuntzako curriculumetik ateratak dira.

 

Orokorrean, erabiltzen den metodologia unitate didaktiko honetan, aktiboa, parte hartzailea eta sortzailea izango da; ikerkuntza, elkarrenganako irakaskuntza eta taldelana sustatuz.

 

Irizpide horiei jarraituz, lana fase batzuetan gauzatuko da:

 

- Taldean hitz egitea klasekideek espazioaren inguruan dituzten aurrezagutzak ikusteko.

 

- Espazioaren inguruan zer jakin nahi dugu zehaztuko da.

 

- Hainbat bideo ikusiko ditugu  espazioaren ezagutzak handitzeko.

 

- IKT -en sustapenean arituko gara.

 

- Ordenagailuetaz edota libuetaz baliatuko gara informazioa bilatzeko.

 

- Argazki, web orrialde, bideo, ... desberdinak ikusiko ditugu.

 

- Fitxetaz baliatuko gara edukiak barneratzeko.

 

- Eskolaz kanpoko pertsonen ezagupenaz ornituko gara.

 

bottom of page