top of page

Ebaluazioa

Ebaluazioa, haurren, hezitzaileen eta jardueren edo dinamiken garapena ikusteko eta baloratzeko prozesua da. Ebaluazioa, lortutako emaitzetan edo emaitza horiek lortzeko eraman den prozesuan jar daiteke fokoa, gure ikastetxean, hobekuntzari begira, prozesua ebaluatzearen alde egingo du, hots, haurrek eta hezitzaileek egindako ibilbidea eta emandako urratsak ebaluatuko ditugu, garapena behatuko dugu alegia.

 

Prozesuari ematen diogu garrantzia, hortaz ebaluazioaren ezaugarri hauei jarraituko diegu. Hasteko ebaluazioa jarraia izan behar da, alegia, momentu oro egiten dena eta etengabea den prozesua da. Ebaluazioa hezitzaile edo formatiboa ere izan behar da, betiere prozesuan arreta jarriz, ebaluazioa, ikaskuntza irakaskuntza prozesua hobetzeko tresna izaten da, irakasleari une oro ikaskuntza irakaskuntza prozesuaren informazioa eskaintzen diolako. Azkenik, ebaluazioa globala da, ebaluazioa gauzatzen denean, ebaluatzen den hori (umearen garapena irakaslearena edo jarduera edo dinamika baten garapena) bere osotasunean ebaluatuko da, horri eragiten dioten eragile guztiak kontuan izanda.

 

Lehen aipatu bezala, umearen, hezitzaileen eta ikaskuntza - irakaskuntza prozesuaren garapenaren ebaluaketa egiten dugu gure eskolan. Beraz, hezitzailearen praktika eta umearen garapena ebaluatzen dira, biak ebaluazioaren barne daude eta ikaskuntza -  irakaskuntza prozesua aurrera eramateko ezinbestekoak dira.

 

Ebaluazioa une oro egiten dugula aipatu dugu, baina zer esan nahi du horrek? Konkretuki ikaskuntza - irakaskuntza prozesuaren zein momentutan egiten dugu?

 

Ebaluatzeko momentu desberdinak daude, hasierako ebaluazioa, ebaluazio formatiboa, ebaluazio sumatiboa eta metaebaluazioa egiten dugu. Hasierako ebaluazioa ikasturte hasieran edo jarduera edo dinamika berri bat egiterako momentuan egiten dugu, horretan, abiapuntu bat izateko informazioa biltzen dugu, honek, predizkio bat egiteko bidea ematen digu, jakiteko, noraino heldu nahi dugun ikaskuntza - irakaskuntza prozesuan, ze laguntza behar izango dugun edota ze baliabide erabiliko ditugun aurreikusteko. Hasierako ebaluazioan nahi ditugun informazio guzti hori lortzeari begira, gurasoekin elkarrizketak egiten ditugu eta hezitzaileek egiten dituzten  behaketaz baliatzen gara, batez ere, egunerokoen bidez egindakoa, biana errubrikak ere erabiltzen ditugu. Hasierako ebaluazioan autoebaluazio eta heteroebaluazio motak gauzatzen ditugu, lehenengoa irakasleek egiten dute eta bigarrena hezitzaileek umeen inguruan gauzatzen dutena da.

Ebaluazio formatiboa, prozesua hasten denetik amaitzen denerarte egiten den ebaluazioa da, honetan, ikasturtean zehar aldaketak egin behar ditugun edo ez ikusteko balio zaigu, horrela  egin behar diren egokitzapenak egiteko laguntzen digu. Ebaluazio mota hau aurrera eramateko, irakasleen autoebaluazioaz eta koebaluazioaz baliatzen gara, baita hezitzaileen eta umeen arteko heteroebaluazioaz ere. Prozesuan zehar ebaluazioa egiteko hurrengo teknikak erabiltzen ditugu; egunerokoak, ohar sistematiko eta anekdotikoak, lan laginak, errubrikak, argazkiak eta galdeketak.

 

Azkenik, prozesuaren amaieran ebaluazio sumatiboa gauzatzen dugu, honetan ez dugu begiratzen ea haurrek ezagutzak, kontzeptuak edota edukiak barneratu dituzten edo ez. Ebaluzio sumatiboa, prozesu osoaren itxiera da, beraz, prozesuan gertatutakoaren jasoketa egiten da eta hura baloratu egiten da, horregatik, honetan ez da bakarrik umeek lortu dituzten ezagutzen jasoketa kuantitatiboa egiten, aldiz, umeen garapenaren baloraketa egiten da, baita irakasleen eta egindako jarduerena, dinamikena,... orokorrean ikaskuntza - irakaskuntza prozesu osoaren ebaluaketa ere. Azken ebaluazio honetan, irakasleen praktika eta garapena ebaluatzeko autoebaluazioa eta hezitzaileen arteko heteroebaluazioa erabiltzen dugu, hau, irakasleen arteko bileren bitartez eramaten dugu aurrera.

 

Ebaluatzeko momentu hauetaz aparte, ikastetxeko hezitzaileen artean metaebaluazioa egiten dugu, honetan, ebaluazioaren ebaluazioa egiten dugu, alegia, adostu ditugun ebaluazio urratsak bete diren, izan eta erabili ditgun baliabide eta herramientak baliagarriak izan zaizkigun nahi genituen helburuak lortzeari begira, … Hau ere, irakasleen arteko bileretan egiten dugun ebaluazioa da, beraz koebaluazio erabiltzen dugu.

 

Ebaluazio uneetan zehar azladutako ebaluazio motak, batez ere irakasleei begira dago, konkretuki autoebaluazioa eta koebaluazioa, hori horrela planteatzen dugu ikusten dugulako haurrak txikiegiak direla horrelako ebaluazio motak egiteko. Bestalde, heteroebaluazioa teoriaz bidirekzioanala da, baina haur hezkuntzako haurrekin ez dugu posible ikusten horrelako ebaluazio, horregatik, gure eskolan bakarrik hezitzaileen artean egiten dugu.

 

bottom of page