top of page

IKT - EN INGURUKO ARTIKULO INTERESGARRIAK

ROBOTAK HAUR HEZKUNTZAN

    Proiektu honen bitartez, ikaslearen trebetasuna eta konpetentziak garatzeko robotika erabiltzen dute. Tresna honen bidez, curriculumean agertzen diren edukiak era desberdin batean garatzeko aukera izango dute. Ez da robotika ikastea robotikaren bitartez ikastea baizik.

 

    Proiektu honek espresiorako beste bide bat zabaltzen du. Haurraren jakin-mina eta ikasteko grina estimulatuz.

 

    Irakasleen eskura web orri bat dago, bertan informazio ugari aurkitu dezakete robotika hezkuntzan txertatzeko.

 

   Haurrak eguneroko bizitzan teknologiaz inguratuta daude, eta intuitiboki maneiatzen dute. Hori aprobetxatuz ikasleek haien sormena lantzeko tresna moduan erabiltzen dute, robotak eraiki arazo edo funtzio zehatz bat egiteko: jokoak sortu, animazioak egin, postal digitala sortu … espresatzeko eta komunikatzeko era desberdina bat da.

 

  Proiektua bidezko ikaskuntzan curriculumeneko makinak eta asmakizunak atalean oinarriturik interdiziplinitatea landuko dugu.

 

       Proiektu hau bi  fasetan oinarritzen da:

 

  1. Fasea: Hiru urtetik aurrera gelan, haurrak txokoetan material espezifikoak edukiko dituzte jarduera desberdinak egiteko, robota gaiarekin lotuta. Teknologia desberdinak erabiliko dituzte konpetentzia digitala lantzeko. Ikasleak familiaren laguntzarekin aztertu , ikertuko dute, nola funtzionatzen dute, zerekin egina daude eta zertarako balio duten … Talde txikietan( lauko taldea) roboten maketa bat egingo dute.  Gero, erakusketa bat prestatuko dute gurasoentzat eta beste gelatako kideentzat.

  2. Fasea:  ikerketaren ondoren, ikusi dugu robot hezitzaileak daudela, eta momentu egoki da hauek aurkezteko.

 

  • BEE BOT robotak, ikasleek programatu behar du ekintza zehatza bat egiteko, hezitzailearen laguntzaz. Horren bidez, hipotesiak, behaketa eta gogoeta landuko dute. BEE BOT txokoa prestatuta dago. Autonomikoki jolasteko. Jolas desberdinak daude ( argazkiak/ bideo)

 

 

LETRAK ERAKUSTEKO

 

      

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

LEGO ESTRUKTURA

 

     Ikasleek beraien ezagutzetatik abiatuta, robot bat sortzen dute. Eraikuntza honetan, beste gaitasunak lantzeko aukera emango dute 3,4 eta 5 urteko haurrekin.

 

LEGO WEDO

 

      Proiektuaren azken maila da, 5-6 urteko haurrek robota eraiki eta mugimendua gehituko diote. Ikastolako ordenagailuetan instalatutako softwer baten bidez.

 

     Proiektu honen barruan, ikasle nagusiak txikiei erakutsiko diete haien trebetasuna gai honetan erakutsiz zer lortu daiteken. 

 

 

 

 

 

 

      

 

      

 

 

 

 

GURE IRITZIA

 

    Proiektu hau aztertu ondoren, ikusi dugu teknologiak berriak ( ikt-ak) gure gizartean gero eta garrantzi gehiago dituztela. Hori dela eta, oso beharrezkoa ikusten dugu eskolan lantzea, eta proiektu honek aukera ematen digu teknologia berriak beste modu baten irakasteko, ez beti bezala ordenagailu eta telebistaren bitartez. Gainera, haurrak parte hartzaile aktibo bihurtzen dira programaketa, erabileran eta gauza berriak sortzen. Badakigunez, haurrak esperimentazioaren eta manipulazioaren bitartez asko ikasten dute, orduan zenbat eta aukera gehiago izan gauza desberdinak erabiltzeko, tresna ezberdinak manipulatzeko, metodologia anitzak esperimentatzeko …  aberatsagoa izango da haien ikaskuntza prozesua, eta modu dibertigarri eta esanguratsu batean ikasiko dute.

 

     Hau guztia dela eta, alde batetik, irakurri dugun proiektua gustatu zaigu aberasgarria iruditzen zaigulako ikt-eak lantzeko modu berri hau. Baina beste aldetik ere alde txarra ikusten diogu proiektuari, pentsatzen dugulako gehiegizko presentzia ematen zaiela ikt-ei haur gero eta txikiagoetan.

 

EMOZIOAK. EMOZIO BARIK EZ DAGO HEZKUNTZARIK

Artikulu honetan, sareak humanizatzeko eta sortzen dituen zirrara nabarmentzeko hainbat proposamen agertzen dira. Proposamen teknologiko berritzaileen gainean, sareetako papera azpimarratzen du. Sareen bitartez, hainbat ikuspegi desberdin aurkezten dira. Hau guztia hobeto ulertzeko, “Sugata Mitra”  idazleak bideo baten bitartez azaltzen du.

 

Sugata Mitra egindako ikerketaren arabera, haurrek egiten zituzten ahaleginak  emaitzak hobetzen zituzten, eta euren kabuz ikasteko gai izaten ziren, errefortzu positiboak hobetzeko eta gehiago ikasteko balio du. Gainera, sareak gugan emozioen sorrarazten ditu. Hemen agertzen da ikerketa honen prozesua. Hona hemen bideo:

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Humorearen presentzia sareetan oso garrantzitsua da pertsonen arteko komunikazioa eta erlazioa hobetzeko. Laguntza ematen du giro ona prestatzen, hortaz, zurruntasunaren eta malgutasunaren aurkako antidoto eraginkorra da. Humorea estrategia ona bezala erabiltzen da egoera batzuk desblokeatzeko, izotza apurtzeko eta momentu zailak gainditzeko. Horregatik, sareak humorearen bitartez gizatiartu nahi dira. Jarraian adibide moduan erabiltzen diren baliabide desberdinak agertzen dira:

 

Hasteko, Youtube web orrialdea gure egunerokotasunean sentitu ahal ditugun emozioetara hurbiltzen gaitu, sarean dauden mila baliabideen artean. Bertan bideo, musika, kirolak, historio desberdinak … agertzen dira.

 

Bestalde, Marinva idazleak esaten du jokuen bidez emozioak ere islatzen direla, sare jokoak pantailetatik kanpo gure emozioak plazaratzen ditu. Hori dela eta, emozioaren liburuan “Agon eta Mimicry”  jokoa emozioak erakusten ditu. Joko honetan, egoera ludikoetan sailkatu eta ordenatu egiten dira, lau motako motibazioak daude:

 

  • Lehiaketa (agon)

  • Azar (alea)

  • Simulazioa (mimicry)

  • Bertigoa (ilinx)

 

Lau motibazio hauek gure emozioak garatzera eta ezagutzera eramaten gaituzte. Motibazio mota hauek hurrengoa adierazten dute:

 

  • Lehiaketa (Agon): joko mota honetan, egileen arabera, esperimentatzen ditugun zirrarak erlazionatuta daude gainditze pertsonalarekin, gure ezagueraren mugekin eta potentzialekin, autoestimuarekin, porrota onartzearekin eta  akatsetatik ikastearekin, eta  arrakastatik gozatzearekin. Sarean adibideak ditugu lehiatzeko, erronka gainditzeko  eta akatsetatik ikasteko. 

 

  • Simulazioa (Mimicry): honekin, gure irudimenezko mundua sortzen dugu. Adibidez, Ersiliako ikasleen ikasketarako hurbilpen bat egiten du era estimulagarri eta entretenigarri batean. Proposatzen dituen erronkekin ezaguera matematikoa edo beste hainbat arloetako planteatzen ditu.

 

  • Azar (Alea): Kategoria honetan auzazko jolasak agertzen dira. Gauza ez da aurkariari irabaztea baizik eta, patuaren gain jartzea. Pasibo dela esan dezakegu, eta sortearen arabera geratzen dela.

 

  • Bertigo (Ilinx): Pertsona bakoitzak jakin behar du mugak non dituen, emozioak muturreraino eraman eta horrekin esperimentatu.

 

Bestea alde batera utzita, sareen bidez gure emozioak plazaratzen edo besteen publikazioak sortarazten dituena elkar banatzen ditugu. Adibidez: sare sozialetan Facebook, Blog, publizitateko aldizkariak … Hau, era azkar batean emozionalki zabaltzea eta transmititzea errazten du.

 

Klasean zalatzak argitzeko eta materia errepasatzeko erabiltzen den aplikazioa Ariel izeneko sistema da. Bertan, materia desberdinen inguruko galdera - erantzunak azaltzen dira.

 

Ondorioz, sarea gizatiartzea gure eskuetan dago. Pertsonekin harremantzeko modu berri bat baita.

 

Amaitzeko esan dezakegu, sarean emozioak lantzeko bide ugari daudela, eta hauek nola erabiltzen ditugun arabera ematen da sareen humanizazioa. Hainbat baliabide ematen dira, lehen esan ditugun moduan: facebook bezala adibidez, adiskidearekin egoerak partekatu, hunkitzen gaituen zerbaiti buruz besteekin informazioa elkar banatzeko etb.

 

Betiko moduan, erabileran dago gakoa, azken finean, bai egia da humanizazio hori hor dagoela eta modu positibo batean har dezakegula, baina, baita kontrakoa ere. Izan ere, ikusten dugu, emozio negatibo edo bortitzak sorrarazten badizkigu, modu horretan gizatiartzea ez da ematen, hots, kontrakoa.

 

PLE (Personal Learning Environment)

LOS ENTORNOS PERSONALE DE APRENDIZAJE

Ikt-ak pertsonak ikasten duten moduan eragina izaten dute, baina azken urteotan hezkuntzan eta irakaskuntzan izan duen eragina eskasa izan da.

 

Internet-a informazio iturri garrantzitsuena da, informazio ugari dagoelako eta pertsona desberdinei elkarekintzan jartzen dituelako. Web 2.0 “web berria” informazioaren partekatzea erraztu egin du eta ez hori bakarrik baizik eta, informazioaren bilaketa,  sorkuntza,  nahasketa eta argitalpena ahalbidetu du.

PLE-a 2004 sortu zen, alde batetik, korronte batek esaten du ikasleei zuzendutako estruktura zehatz bateko software plataforma bat dela, atal eta funtzio desberdinez osatutako tresna desberdinak kudeatzea usten duena. Beste korronte batek, hezkuntzan jartzen du fokoa, PLE-a ideia pedagogikoa bezala hartzen da, teknologiaren bidez ikasteko praktika bat bezala.

 

PLE-a, norbanakoa ikasteko erabiltzen dituen, baliabide multzoa, informazio iturriak, loturak eta pertsona bakoitzaren jarduerak biltzen ditu. Hau da, inguru pertsonaleko ikaskuntzak honako hauek barne hartzen ditu; erabiltzen diren informazio iturriak, informazioa horrekin sortzen diten harremanak eta informazio horren eta beste iturrien arteko harremanak,  erreferentzia gisa jarduten duten pertsonak eta pertsona horiekiko sortzen diren harremanak eta azkenik, informazioa berreraikitzeko eta berregiteko erabilgarriak diren mekanismoak. Ondorioz, PLE-a baliabide hauengatik baldintzatuta dago, hauen erabileraren eta konbinaketaren arabera.

 

Bestetik, kontziente izan behar gara, PLE teknologietaz haratago doala eta pertsonek ikasteko erabiltzen dituzten espazioa eta estrategia presentzialak ere inplikatzen ditu.

 

Hiru motako elementuak ditu:

 

  • Irakurtzeko estrategiak eta tresnak.

  • Hausnartzeko estrategiak eta tresnak.

  • Erlazionatzeko estrategiak eta tresnak.

 

Hiru tresna talde daude:

 

  • Informazioa sartzeko: blog,wikis, soinua, bideoa …

  • Informazioa sortzeko eta editatzeko: wikis, sareak, mapa mentaleko tresnak, soinua editatzeko tresnak …

  • Erlazioa besteekin: sare sozialeko tresnak.

 

Hiru sare mota:

 

  • Informazio objektuen bitartez besteekin erlazionatzeko aukera ematen dutenak; testuak, bideoak, argazkiak …

  • Ikasteko baliabideak eta bizipenak partekatzeko lekuak.

  • Beste pertsonekin harremanak ezartzeko lekuak.

 

PLE bakoitza ezberdina da, pertsona bakoitza moldatu eta pertsonalizatzen baitu. Jarraitzeko, PLE-aren atzean zazpi aspektu hauek daude:

 

  1. Ikastunaren papera: Ikastuna subjektu aktiboa da, bilatzailea, argitaratzailea, sortzaile, egokitzaile eta edukien hartzailea.

  2. Prozesuaren pertsonalitatearen posibilitatea.

  3. Edukiak: informazioa asko dago.

  4. Gizarte inplikazio: ikastunetaz aparte profesioanal ere parte hartzen dute. Irakaslea klasean talde lana bultzatzen du.

  5. Propietate eta datuen babesa: Ikasleek edukietara doain sartu ahal dira, berriz garatu eta berregiteko eta autore bakoitzak sortu eta elkarbanatzen dute.

  6. Hezkuntza kultura eta antolakuntza: Erdigunea eta helburua, ikastuna bere lana autoerregulatzeko gaitasuna izatea da.

  7. Alde teknologikoak.

 

Ondorioz, interneta eskaintzen dizkigun komunikazio tresnak ikasteko, pertsona moduan eta profesional moduan garatzeko erabili ahal ditugu.

 

Azkenik, gai hon baina DBHtik gora erabiliko genuke, ez dugulako posible ikusten lehen hezkuntza eta are gutxiago haur hezkuntzan. Interesgarria da gauza hauek ezagutzea, batez ere, irakasle moduan etengabeko formakuntza jasotzeko baina ez genuke praktikan jarriko.en inguru hau da gure iritzia; PLE-ak erabilgarri ikusten ditugu irakasle eta ikasleentzako.

 

 

 

ZER EGITEN DUTE ESKOLAK BERRITZAILEAK IKT-REKIN? 

Amara Berri Eskola

IKT-ek hain bat mugaketa izaten dituzte eskoletan, adibidez irakasleen formazio txarra.

 

IKT-ek irakasleentzat mekanizatutako eta artifizialaren reistrumentalizazio profesionalaren prozesu bat suposatu dute.

 

Hezkuntza praktika onak eskola tradizionalaren ezarritako ordena kolokan jartzen dutena dira, non ikt-en aukerak, beste eskolaz gaindiko esperientziekin bat eredua kolokan jartzen laguntzen dute. Zentzu honetan, Amara Berri eskolak Publikoak hizkuntza alternatiboari loturik nolakotasun berritzaileak ditu.

 

AMARA BERRI:

 

Amara Berri eskola, publikoa da, Donostian kokatuta dagoen, H.H-ko 3 “sede” dituena eta L.H-ko beste 3.

 

Amara Berri eskolak sistema pedagogiko propioa du. Eredu dena, hezkuntza berritzailean.

 

Euskadin, 20 ikastetxe ditu.

 

Komunikazio bitarteko departamentua: TB”estudioa”, irratia “ kabina”, Alaizkari edizio tailerra.... Ikasleek software eta hardware ezberdinak erabiltzen dituzte tailer horiek burutzeko. Ikasleak protagonistak dira eta IKT-en bitartez sortu eta ikasten dute.

 

  • Web: tailerraren planifikazioan oinarrizko tresna da, non tailerretik hiruhilabetekoa zehar pasatu direnenizenak jasoko diren, egutegi batean, haiek izango direlarik edizioaren arduradunak. Bertan ere, data, arduradunen izenak, apartatu bakoitzean editatutako edukiak, lan talde arduradunaren izena eta egindako lanaren ebaluazio saila biltzen dituen webmaster fitxa jasoko da.

 

Txikiweb-aren edukiak ikasleek sail desberdinetan egindako lanak batzen dituzte, adibidez, TB tailerrean grabatzen dituzten filmen maneiua. Aktibitate guztiak zentroko web orriaren bidez ikusi daiteko.

 

  • Egunkaria: egunero argitaratzen da ( 6-8 orrikoa) paperean eta web orrialdean. Egunerko 3. zikloko lau ikasle bi ordenagailu erabiliz egunkaria hautatzeaz eta editatzeaz arduratzen dira. Horren aurretik, planifikazio bilara batekin hasten dira, non portada, aurkibidea, sahaski naski ( abestiak, poemak …), lumaren kilima (deskripzioak, narrazioak …), guk ere idazle (denborapasak..)... adosten dituzte. Hau guztia, euskeraz, gastelaniaz eta ingeleses egiten dute.

 

  • Telebista: Bi espazio daude: telebista platoa eta bideo ediziorako guneak.

 

Egiten dituzten jarduerak anitzak dira, ludikoagoak direnak( antzezpenaz, inprobisazioak…) eta helburu informatzaileak dutenan.

 

  • Irratia: 107.2 frekuentzia entzun daiteke, amara eta zentro auzoetan.

 

Irrati tailerretan bi espazio daude, zuzenean emititzeko mikrofono kabina bat eta alboan tartekatutako espazio bat prentsa eta web tailerrekin, non bertan dagoen mikrofonoak sarrera emateko, bolumena aldatzeko, pizteko eta amatatzeko edizio mahia dauden.

 

Bi aktibitate mota daude: Lehenengoa, ikasleek gidatutako eta auzo osoari irekia dagoena eta bigarrenik, astean behin egiten dena; irakasle batek kordinatua.


Esperientzia honetan, ikt-eak eguneroko jarduera garatzen den eszenatokiaren parte bihurtzen dira, protagonismo berezirik gabe. garrantzitsuenak ez dira Ikt-ak, irakasle, ikasle prozesuen kalitatea eta identitatea baizik.

 

Esan bezala, irakasle eta ikasleen papera da.

 

  • Irakaslea: ikaslearekin behin eta berriz hitz egiten, lagundu orientatu, kordinatu, gidatu …

  • Ikaslea: Parte hartze aktiboa, oso autonomoak, protagonistak, rol kooperatiboa, sorkuntza, esperimentazioa …


Hori guztiagatik, ikt-ek haien lekua aurkitu dute eskol honen sistema pedagogikoan, zabaldu daitekeen eredu bat dela ostearaziz.

bottom of page